Onintza Enbeita.
BIRA

Erosi

2021eko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Astegunetan ere beteta egoten dira merkataritza gune handiak. Eta bai, horretaz jabetu banaiz, neu ere han izan naizelako izan da. Neure buruaren alde esango dut familiako bakeak eta arazo txiki bat konpontzeak eraman nautela, baina horrek ez du zuritzen arazo txiki askoren konponketek zenbaiten poltsikoan uzten duen dirutza. Izurri garaian libre egon dira aforoz eta susmoz. Garbigailurako xaboia erosteko, ilaran egon gara herriko denda txikietara sartzeko. Jendeak kontatu izan dit, ordea, eskandalizatu egin direla merkataritza zentroetan ikusi duten jendetzaz.

Eta gutxien espero duzunean, muturrik okerrenarekin bada ere, hor ikusten duzu zeure burua karro batekin bueltaka, pasabidez erratu eta erratu, behar ez dituzun euro biko gauzaz karroa beteta, puzka. Eta kontzientzia zuritu nahian zeure buruari esaten diozu derrigorrez joan behar izan duzula bertara, ez zenuela bila zabiltzana beste inon aurkituko. Baina bada ordu erdi bat zeren bila zenbiltzan ez dakizuna.

Ezagutzen dut gizon bat karroa goraino bete zuena behar ez zituen gauzaz eta ordaintzeko ilaran oso urduri jarri zena. Behar zuena bakarrik ordaintzen saiatu zen, eta kutxan esan zioten ezin zuela. «Bada, orduan ezer ez», esan, eta alde egin ei zuen. Sarritan geratu naiz berdin egiteko gogoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.