Onintza Enbeita.
BIRA

Aurre egin

2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Hamahiru pertsona oldartu dira bakarraren kontra. Zientoka kolpe eman dizkiote «marikoi zikina» esaten izan dioten bitartean. Ez da gertatu Afrikako herrialde urrun batean; ezta Afganistanen edo Saudi Arabian ere. Hemen gertatu da: Basaurin. Jende askok eraman ditu eskuak burura: XXI. mendean oraindik halakoak gertatzeak harritu ditu batzuk eta etxe ondoan gertatu izanak beste batzuk. Ordea, inork ez dauka gertatukoaren errurik eta denok daukagu gertatu denaren ardura zati bat. Izan ere, adierazpen askatasunaren, demokraziaren eta ez dakit zeren izenean, edozein diskurtso zabaltzen da espazio publikoetan. Berdin hitz egiten digute homosexualen, atzerritarren, emakumeen zein independentzia zaleen kontra edo alde. Normaltasunez azaltzen digute nola ez den naturala sexu bereko pertsona biren arteko harremana, eta guri nazka eragiten badigu ere, badira diskurtso hori sinistu egiten dutenak.

Adierazpen askatasunak ez du dena justifikatzen. Ustezko gutxiengoen kontrako gorrotoa ez litzateke horrela sustatu behar hedabideetan. Gauza bat da iritzia libre ematea, eta beste bat zure iritziak zure modukoak ez diren guztiak paredoiaren kontra jartzea. Eskuak burura eramatea alferrik da; homofobiari, matxismoari, arrazakeriari... aurre egin behar zaie.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.