andoni egana
HITZ ETZANAK

Bi

2021eko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Goteborgen izan zela esango nuke. 1995ean. Martin Fiz gasteiztarra munduko txapeldun maratoian. Iritsi, arnasari buelta eman, eta jendartetik luzatu zizkioten bi bandera hartu zituen, esku banatan bat, estadioari ohorezko buelta emateko: Espainiakoa eta ikurrina. Gogoan dut irudiak ikustean adiskide batek bota zuena: egin zezakeen okerrena egin du. Ikurrina bakarrik atera izan balu, primeran. Espainola soilik erakutsi izan balu, zer egingo zaio ba! Hala sentitzen badu... Baina biak? Hori sinetsiko duenik ez da!

Hotzean politikoki polita izatearena ulertzen zuen adiskideak. Nortasunean bi identitateak bateratzea onartzen zuen, komenentziaz, diskurtso jakin batek konbentzitu zaituelako edo, besterik gabe, egoerak hala agintzen duelako eta egoera horretan eroso zaudelako. Baina hotzean ematen ez dena ematen da pozean. Pozak, barruan nekez gorde daitekeen sentimendu horrek, hautua eskatzen du. Eta egiteko aukera eskaintzen.

Hamaika Gara-k milaka herritar bildu zituen joan zen larunbatean Bilbon.Nekez jakingo duguna da, hamaika ikusteko jaioak garak zenbat jende biltzen duen. Frantzia ezkutatu zen, baina Espainia hor dabil Eurokopan. Oiartzabal edo Simonen aitzakian, herritar asko ote dira esku banatan bandera bana dutela dabiltzanak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.