Onintza Enbeita.
BIRA

Lotsa

2021eko irailaren 16a
00:00
Entzun
Inguruan ditugun pertsonarik ausartenek ere sentitu egiten dute lotsa. Umetan esaten diguten guztia errepikatzen dugu edonoren aurrean, eta gozatu egiten dugu arreta guregan dagoenean. Gero, adin batetik aurrera, gauza batzuk egiten ditugu eta beste batzuk ez, pertsona batzuekin ondo sentitzen gara eta beste batzuekin ez, eta lotsa ematen digu hitz egiten digutenean edo jendaurrean dantza egin behar dugula esaten digutenean. Urteak pasatu eta gero, harrigarria da zelako gauzek ematen diguten lotsa.

Lotsa ematen digu norbaiti maite dugula esateak, lotsa ematen digu laguntza eskatzeak, lotsa ematen digu zerbitzu sozialetara joateak, lotsa ematen digu libre dantza egiteak, lotsa ematen digu intonazioa zaindu gabe kantatzeak, lotsa ematen digu guztiei gustatu zaien kantu bat ez zaigula gustatzen esateak, lotsa ematen digu algaraka barre egiteak, lotsa ematen digu ustez konbinatzen ez duten koloreak janzteak, lotsa ematen digu biluzteak, lotsa ematen digu zenbait egoeratan gorputz normatiboa ez izateak...Eta ez digu lotsarik ematen elkar izorratzeak, gorrotatzeak, besteen ustezko gabeziei barre egiteakā€¦ Badirudi lotsarik batere ez izatearen eta handia izatearen artean errespetua galdu egiten dugula askotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.