Onintza Enbeita
BIRA

Hauspoa

2022ko ekainaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Suak itzali dira. Bai atzo piztu genituenak behintzat. Gaur zerbait berriahasiko zela pentsatzen genuen atzo gauean, Erre genituen asmo txarrak, sentimendu ezkorrak, nahi ez ditugun apunteak, min egin duten pertsonen izenak, ahaztu nahi ditugun gertaerak... sutara, dena sutara. Gaur goizean, ordea, mundua atzoko antzera esnatu da: egun bat zaharrago, kapitalismoa basatiago, karbono isuri gehiago, bortxaketa gehiago, gerra berberetan bonbardaketa gehiago, matxismo gehiago... eta gu atzoko moduan etorri gara lanera: gehienok burumakur, gutxi batzuk kantari ostirala delako, eta belarrietan musika pixka bat ipinita asko.

Izan ere, suak komeni ez zaiguna erre dezan geuk ere inertzia erre behar dugu. Egoerak ez dira berez aldatzen, sua ere berez sortzen ez den moduan. Gustatzen ez zaizkigun gauzak geuk aldatu behar ditugu, edo behintzat gure eskuetan dagoena egin alda daitezkeen faktoreak alda daitezen.

Betikoa: ez dugula dena patuaren eskuetan utzi behar. Gauzek ez dute derrigor onera egiten: bere horretan utziz gero, atzera ere egin dezakete edo bertan gelditu betirako. Sua geuk pizten dugu, egurra bota, urarekin itzali, hauspotu... eta aldatu nahi ditugun gauzekin ere horixe egin behar genuke: hauspotu edo itzali.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.