andoni egana
HITZ ETZANAK

Bazkaria

2022ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Artean gazte zirela, nire lagun bati eta bere bost anaiei bururatu zitzaien gurasoei poz bat ematea. Mendi buelta bat egingo zuten igande eguartez eta gero jatetxe batera joango ziren bazkaltzera, estreinakoz, semeen kontura. Egin zuten mendi buelta. Joan ziren jatetxera. Eskatu zuten karta, eta orduan jabetu ziren uste baino diru gehiago beharko zutela. Anaien artean zenbat diru eraman zuten batzen hasi eta —bat despistatua, besteak sakelan zuloa, nerabeak bi, umea bat— ez zirela iristen jabetu ziren. Orduan ez zen txartelik eta horrelakorik, eta erabaki zuten ez hastea inori eske, eta ez etxera diru bila itzultzea. Zeukatenarekin moldatuko ziren.

«Lehen platera eskatzen zuenak ezin bigarrenik eskatu. Postrea bai. Eta bigarrena eskatzen zuenak ezin zian ez lehenengorik eta ez postrerik jan. Horrelaxe moldatu gintuan. Ondo pasatu genian gainera. Zenbat barre! Bazkari hura ez zaiguk sekula ahaztuko».

Duela hirurogei urte, hiru mila milioi lagun ginen lur-azalean; duela hogei urte bikoiztu zen zifra; zortzi mila milioitan berehalaxe gara; mendeak erdia jaterako hamar mila milioi izango gara. Ehun urtean ia lau aldiz pertsona gehiago lur-mintzean. Sei anaia eta guraso haiena egin beharko genuke guztiok. Baina ez gaude hain «ongi» pasatzeko prest…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.