Onintza Enbeita.
BIRA

Ereduak

2022ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Nico Williamsen bideoaren osteari beroarena kenduta, errealitateak aurpegian jo gaitzan onartu behar genuke. Athleticen euskararik ez dakien jokalari asko dago, eta hala izango dira Realean, Osasunan, Eibarren, Alavesen, Baskonian, Lointek Gernikan zein Gipuzkoa Basketen. Euskararik ez dakiten pilotariak ere badira. Musikari euskal herritar askok erdaretan kantatzen dute, eta sortzaile euskaldun askori iruditzen zaie haien hizkuntza eta sortzen duten hori ez direla bateragarriak. Euskal Herrian izan diren zenbait artista handik, euskal adjetibodun mugimenduetan ibili direnek, ez dute euskararik jakin, eta Euskal Herrian gertatu diren gauzei buruz egin diren film asko erdaretan egin dira. Euskaldunaren karikaturarik hedatuena ere erdaraz egindakoa da. Egia da euskararik ez jakiteak ez dakarrela beti berarekin hari barre egitea edo hura ez jakiteaz harro egotea, baina, hala ere, onar dezagun gurean eredutzat hartzen den jende asko ez dela euskalduna.

Hemen, adibidez, kultura erderatan kontsumitu nahi baduzu, ez duzu kanpoko autoreengana jo behar derrigor. Euskaraz bizi nahi baduzu, ordea, zorte on! Konforma zaitez ez bazeunde bezala bizi diren arren, barrerik egiten ez dizutenekin. Nahiz eta ez bazeunde bezala bizi diren horiek egiten dizuten mespretxurik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.