Onintza Enbeita.
BIRA

Astiro

2022ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Lehia guztiek daukate onetik eta txarretik, eta bertsolari txapelketak ez dira gutxiago. Txapelak ere ez du gozotzen finaleko ateetan gelditu den lagunaren mina. Norbera ere egon da ia-iako postuetan, norberari ere zapuztu zaizkio ilusioak, norberak ere espero izan du gehiago... eta besteak ataka horretan ikustean ezinezkoa da barruak buelta bat ez ematea. Lehia orok du galtzeko arriskua, baina bertsolari txapelketan ez gara gu tantoak egiten dituztenak. Gu saiatzen gara pilota txapa gainean uzten, baina beste batzuek erabakitzen dute, zilegitasun osoz, txapa jo egin duen edo bigarren botean bildu dugun ala tantoa izan den. Horrek asko handitzen du presioa: ez gara guretzat bakarrik ari lehian. Helbururen bat duenak epaileentzat ere kantatu behar du. Gauza jakina da epaileen lana esker txarrekoa eta zaila dela. Beraz, onar dezagun txapelketak eragiten dituen haserreak ez direla haien kontua. Guk ere izaten ditugu okerreko pertzepzioak. Batzuetan, norbaitek botatako bertso on bat gelditzen zaigu aho zapaian eta eskasagoen oroimena hobetu egiten digu. Beste batzuetan errealitatearen irakurketa okerra egiten dugu. Moduak erabat aldatuta daudela pentsatzen dugu, bertsotan beste gauza batzuetan fijatuz egitea posible dela, baina gauzak astiro aldatzen dira; beti. Astiro. Astiroegi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.