Onintza Enbeita.
BIRA

Urtaroak

2022ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Ahaztuta geneuzkan sentsazioak itzuli dira. Azala hoztu egiten zaigu berokien azpian, eta sudur punta gorritu. Ez dakigu zenbat iraungo duen, baina ederra da. Bero jasangaitzen amaigabeko segidaren ostean, negua itzuli egin dela dirudi. Batzuek esango dute ez dagoela klima aldaketarik, hemen dela negua beti bezain hotz. Ez dakit, bada: gehitxo itxaron behar izan diogu gauza onerako. Sanmartinetako udak oraindik ere udan harrapatu gaitu. Ez dut ukatuko udaberriaren edertasuna. Ederra da udako kolore festa, baina hego haizeak iluntze freskoak epeltzen dituela ikustea ere bai. Ez nuen inoiz pentsatuko hau esango nuenik, baina ze gustura hartu dudan barru giro hau. Ze gustura sentitu dudan hotza hanketan eta ze pozik piztu dudan sua.

Izango da klima aldaketak bizitza konpondu dionik, jakina. Izan ere, hotzari eusteko gasik erabili ezin duen jendea bada; baita kalean bizi dena ere. Dena den, kalean bizi direnen kasuan, beroa ere ez da egokia, nahiz eta telebista aurkezle zenbaitek kontrakoa pentsatu. Kalean bizi denarentzat dena da txarra. Ez bailuke inork han bizi behar. Kale gorrian bizitzera behartutako pertsona bakoitza sistemaren eraso bat da. Urtaroak behar ditugun beste behar du gutako bakoitzak bizitza duina: borroka dezagun hura ukatzen digun hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.