Onintza Enbeita.
BIRA

Lanbroa

2023ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Badago gauzak sortzen ari zarenean ikusi behar ez duzun jendea. Astunak dira, pisutsuak. Ez hitz asko egiten dutelako, edo gauza bera mila aldiz errepikatzen dutelako; hori beste astuntasun klase bat da. Zu saiatzen zara esaten zerbait sortu nahi duzula eta hasten dira oztopoen bila, edo ondo ari zarela esaten dizute, baina gero aurpegi larria jartzen dizute, eta zeu konturatu orduko, gris egongo da dena. Aurrera egin nahiko duzu, baina pisu handi bat igarriko duzu gainean. Eta mezuak iritsiko zaizkizu edo deitu egingo dizu pertsona horrek, eta jarraituko du gauzak zailtzen. Zaildu eta zaildu. Garrantzitsuak ez diren gauzak hala balira bezala jarriko dizkizu mahai gainean. Zuk badakizu ekonomikoki justu ibiliko zarela, edo ez duzula dena ordu erdian amaituko, edo zuk ere ikasi egin beharko duzula pazientzia hartzen, edo ez dela erraza tomate onak ateratzea, baina aurrera egingo duzu. Aurrera egingo duzu saiatzen ez denak ez duelako ezer lortzen.

Zure lagun energia xurgatzaile horrek, ordea, atzetik jarraituko zaitu garrantzitsuak ez diren gauzen zerrenda amaigabe horrekin. Eta azkenean konturatuko zara badagoela jende bat ezin duena jasan besteek haiei bururatu ez zaiena egiterik. Eta jende hori lanbroa bezala pegatzen zaizu azalean, geldi-geldi egon zaitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.