Albistea entzun

BIRA

Opariak

Onintza Enbeita -

2023ko ekainak 1

Sei urte egingo ditu igandean, eta egunak daramatza aztoratuta. Guztioi errepikatzen digu ze merienda nahi duen, nor gonbidatuko duen, zenbat urte egingo dituen, nortzuk diren bere lagunik onenak... eta guri grazia egiten digunez, etengabe galdetzen diogu zenbat urte egingo dituen, norekin eta noiz ospatuko duen eta zein opari nahi duen. Azken hilabetean ehun bat aldiz aldatu du opari faboritoa, baina azken astean gauza bakarra eskatu digu guztioi: telefonoz deitzeko erlojua. Ezetz esan dion lehenengoa bere ama izan da, eta bigarrena neu, bere izeba. Aitona-amonekin ez dauka zer eginik: ez dakite erlojua nolakoa den ere. Beste izebarekin, berriz, beste tratu batzuk egin zituen lehenago, eta han ere ezer harrapatzekorik ez. Erlojua zertarako nahi duen galdetu diot, eta esan dit bere amari deitzeko behar duela. Oraindik beti amaren inguruan ibiltzen dela esan diot, nahikoa duela urruntzen denean amari esatearekin. Bere lagun bati erlojua erosi diote, ordea: «amatxori deitzeko». Eta hor adinaren aitzakiak ez digu balio, beste gauza batzuk esplikatu behar zaizkio eta ez dakit ulertu nahi dituen. Momentuz, bere karta guztiak jokatzen ari da, baina galdera da: zertan ari gara umeei hain txikitatik halakoak erosten? Zergatik normalizatzen dugu une oro kontrolpean egon beharra?

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...