Onintza Enbeita.
BIRA

Izena

2019ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Garrantzitsua da gauzei zer izen jartzen zaien. Ez delako berdin ukitzea, eta bortxatzea, eta abusatzea, eta gogoaren kontra larrutan egin behar izatea. Eta hala ere, guztiak daudelako txarto. Neurri berean, egia da kartzelak ia ezer ez duela konpontzen. Baina bada zerbait jakitea neska bat portal batean sartu eta bortxatzeko gai den gizonezkoen talde bat gutxiago egongo dela kaleetan hamabost urtez. Eta, hori baino gehiago, bada zerbait pentsatzea, momentu batez bada ere, zentzunak bataila txiki bat irabazi egin duela. Eta gauzei bere izenez deitzeko joera gailendu dela. Badakit hau idaztetik publikatzen denerako tartean mila motibo izango ditudala berriz ere haserretzeko. Baina, une batez, une batez baino ez bada ere, ondo dago San Ferminetako talde bortxaketa hala izan zela azpimarratzea.

Izena ez da nahikoa izango, ordea. Izana da garatu gabeen daukaguna. Gauzei nola deitu erabaki ezinik ari garenean, onena litzateke honelako gauzarik ez gertatzea. Horretarako, baina, gauza askok aldatu behar dute. Aldatu behar du hezkuntzak, aldatu behar dute komunikabideek, aldatu behar dute besteen erasoak salatu eta eurenak ikusten ez dituzten gizonek, aldatu behar dugu sistema ekonomikoa, eta aldatu behar dugu ustez alda ezin daitekeen guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.