Onintza Enbeita
BIRA

Matriarkatua (IV)

2020ko otsailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Aita-semeak tabernan daude. Brodatzen ari nintzen ene salan jarririk. Oi, Pello, Pello, logale naiz eta, jinen niza ohera? Jinen haiz bihar. Gizonak bagera, jo zagun aurrera. Portatu zaite nik nahi bezela, gaur etxera joan ez zaitezela. Esan zaidazu hitz alaiez, baietz, baietz. Haur horren amak topa dezala, haur horrek aita zein duen. Demoniñuak hainbeste arte, henbra gaiztoak baditu. Hator, hator, mutil etxera. Andra zantarrak bidaltzen gaitu afaldu barik lotara. Gizonen lana jakintza dugu. Nere andria dantzan zebilen, begira zeudenak farra. Edertasunak, kontuz, gorderik behar du. Mutilok eskuak elkar gurutza. Jaunak hau da edari goxoa, arimen iratzargarri. Josten ere badakite, baina ardoa edaten hobeki. Munduaren aurrean gizonki azaldu. Andrea daukat alkate, errespetua aparte, engañatuta naukate. Mutil askori keinuka egon zen, meza denbora guztian. Bere burua gobernatzen du gizona baino hobeki.

Zail egiten zait halakoak sortu eta mende luzez, normaltasun osoz, belaunaldiz belaunaldi, kantatu dituen herri bateko bizimoduaren zutabea emakumea izan dela pentsatzea. Zailagoa oraindik, herri horretako gizarte egituretan emakumeak errespetuzko lekurik izan duela sinestea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.