Onintza Enbeita
BIRA

Ipurdia estututa

2022ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Batzuentzat lan gogorra da, antza, atsegina izatea. Berdin du zein den egoera, baina beti erantzuten dute gaizki edo gaizki antzean. Etengabe alai daudenak ere ez dira fidatzekoak izango, baina egun batean hogeita hamar pertsona hartzen dituen administrazio batek, esate baterako, apropos jarri behar du horretara inori ere barrerik ez egiteko. Beti ez bada ere, inoiz guztiok izaten dugu irribarre egiteko motiboren bat. Badaude, hala ere, sekula egiten ez dutenak. Eta pentsatzen dut bizitzaren aurrean hartu duten jarrera dela kontua. Ez da asko kostatzen, ordea, gauzak beste modu batera esatea, edo batzuetan, ez esatea ere ez da hain lan astuna. Ez baitago akats guztiak lau haizeetara zabaldu beharrik. Bertsolari gazte bati entzun nion behin gustura galdetuko liokeela zenbaiti ea zergatik bizi diren horrela, egun guztian ipurdia estututa. Gehiago gehituko nioke galderari, izan ere, ahalegin handia eskatzen du ipurdia estutzeak. Ez daukagu beti mundu guztiarekin atseginak izan beharrik: jendeak ez baitu halakoetan noraino sar daitekeen edo non geratu behar duen kalkulatzen. Ez daukagu, baina, inorekin ere atsegina ez izateko beharrik. Oso gutxitan bada ere, batzuk besteok baino indartsuagoak zareten arren, guztiok behar dugu ingurukoen laguntza noizbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.