Zenbat gauza egin behar diren gauza justuen alde. Adibidez, Biosferaren Erreserba den leku batean monokultiboa egiten ari den kaltea ikusi egiten da. Eta hala ere, guztion bistan dagoen hori, esplikatu egin behar da. Eta esplikatuta ez denez nahikoa, adibide bat sortu behar da: jendeak ikus dezala zer den monokultiboa ez dena. Erakutsi egin behar da bioaniztasuna. Eta hasten dira gazte ekintzaile batzuk lanean adibide hori sortzeko, eta lur saila aurkitzen dute, baina erosteko dirua behar da, eta diru asko bildu ahal izateko, diru gutxi emango duen jende asko batu behar da, eta jendea batzekoesplikatu egin behar zaio jendeari zer den egin nahi dena. Eta esplikatzen diozu jendeari ze gauza ederra egingo duzun, baina ez dira erabat konbentzitzen. Eta pentsatzen dute basoek badutela jabea haietan nahi dutena egiteko. Orduan galdera jartzen diezu mahai gainean: «Eta geuk nahi dugun basoa sortzeko lur bat bagenu?». Eta jendea pentsatzen gelditzen da zer den egin dezakeena, eta zu berriro hasten zara esplikatzen zer den egin nahi duzuna eta zergatik den ona denontzat eta zergatik lagunduko duen mundua leku bizigarriagoa izan dadin. Eta jendeak pentsatu egin behar du. Azkenean bere dirua da ematen dizuna.
Zein erraza litzatekeen orain arte bezala jarraitzea.

BIRA
Jarraitzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu