andoni egana
HITZ ETZANAK

Ikusi

2018ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Ikus gaitzaten etorri gara, zioen izenburuan Ainhoa Larrabe Arnaizek Munitibartik egunkari honentzat egindako kronikak. Espainiako Vueltaren 17. etapa ikustera Oiz mendira jo zuten zaleen iritziak bildu zituen kazetariak, eta norbaitek egin zion adierazpen hori. Gure Esku Dago-k luzatu zuen deialdiari erantzunez, herritar asko bildu zen kamixetak soinean eta ikurrinak eskuetan azken aldapa gogorrera, herri bat garela erakusteko asmoz. Euskal preso politikoak etxeratzea eskatzen zuten zapiak ere asko ziren...

«Ikus dezaten» antolatu zuten etapa Bizkaiko agintariek. Eta lortu zuten hasi eta buka zuzenean telebistaz eman zezaten. Espainian, Europan eta AEBetan sei ordu luzez gure lurraldearen ederra eta bereizia, iragana eta oraina dastatu ahal izan zuten. Amua jaurti zuten ahalik eta jende gehienari etor dadin desioa pizteko. Gero, etorriko dira ahal dutenak, ez nahi dutenak.

Batzuenak besteenak baino kuttunago izan arren, jo dezagun asmo biak ontzat jo daitezkeela. On ez hain on asmoak, onartu beharko dugu ikusgarritasunaren kontzeptuak eta karrera telebistaz errepide ertzetik baino hobeto ikusten dela jakiteak dena aldatu duela. Edadeko pertsona batek esango lukeena: «Ikus gaitzaten? Ikus dezaten? Gu ikustera joaten ginen!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.