andoni egana
HITZ ETZANAK

Umil

2018ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Jolaserako gogoz esnatu naiz gaur. Jolasa: itxura batean ezertarako balio ez duen zera hori, helburu jakinik ez duena, «hau zertarako da?» galdetzen ikasi baino askoz lehenagotik praktikatzen genuena.

«Harro nago harroa izateaz». Inor gutxiri entzungo diozue esaldi hori. Baina batek baino gehiagok adierazten du aurpegieran, jarreran, esandako hitzetan eta esan ez dituenetan. «Harro nago, umila naizelako». Entzun izan diogu norbaiti. Eta esan duena ez da konturatzen umiltasuna dela hain zuzen ere guztiz kontrakoa, hots, norbere dohainik ezaren onarpen erabatekoa. Pablo Picasso ez zen bila ibiltzen, aurkitu egiten zuen. Umila ere ez da bila ibiltzen. Izan, da. «Harrotasunez diot, harrokeriarik gabe...». Bati baino gehiagori entzun izan diogu horrelakorik. Hizkuntzaren tejabana hauskorra baino ez du aterpe. «Bolada txarra izan nuen. Ez nuen gogorik biltzen arratsaldero besaulkian etzan, patata frijitu zorro handi bat hartu eta ETB2ko bakeroen filma ikusteko baino». Ez diot oraindik inori horrelakorik entzun...

Jolasa: politikari mordoa harrapatu duten bezala tranpatan atzemanez gero, zuetariko bakoitzak ze jarrera hartuko luke? Lau esaldietatik zein erabiliko zenukete? Zertarako balio duen honek? Ezertarako ez. Jolasa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.