andoni egana
HITZ ETZANAK

Hegan

2019ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Aditzen aldekoa naiz oso, diskurtsoa erabat substantiboetan oinarritzen den garaiotan. Enpatia, sinergia, elkarlan, lehiakortasun... hitzez beteriko txostenek atzera eragiten didate. Umetan ikasten zen akzioa adierazten duen esaldiaren zatia aditza dela. Substantiboz beteriko txosten bat lurrera ekarri eta abian jartzea baino lan zailagorik ez da. Paperean edo ahotan, nahiago dut «egin» asko aurkitu «ekimena» mordo bat topatu baino.

Muturrerako joera hartzen ere badakigu, ordea. Aditz berria asmatu behar derrigor euskararentzat, inguruko hizkuntzaren batean aditzez eta trinko adierazten dena trinko adierazteko geuk ere.

Hegaztien inguruko solasaldi guztiz interesgarria entzun berri dut irratiz. Ari zenak bazekien zertaz ari zen eta zeinentzat ari zen ere bai. Egoki jardun zuen. Oso egoki. Nire belarriak izango dira akaso errazegi mintzen direnak. Hegaztiak «eraztundu» egiten zituztela entzun bezain laster etorri zitzaidan gogora Koldo Mitxelena zena, zahartua ordurako, ezpainetan sasi-zigarroa dilindan, langabezia hitzaren aurka marmarka. Lanik eza behar omen zuen. Gazteleraz paro hitz bakarraz esaten zelako ez omen geneukan guk hitz bakarraz esan beharrik. Nik ere nahiago nuke hegan «eraztuna ipinita» egin...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.