andoni egana
HITZ ETZANAK

Komunikatu

2019ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Erranak egin; eginak erran leloa atera zuen Iparraldeko kultur talde batek aspalditxo. Goiburu ona iruditu zitzaidan. Hitza bete, batetik, eta eginaren berri eskaini, bestetik. Ez dago asko gehiago eskatzerik inori. Baina hori zela badira urte batzuk. Artean, esaterako, sare sozialik ez zen.

Garai batean izugarri zabaldu zen komunikaziorik eza ezinen eta porroten ardatz jartzearen joera. Ongi ari ginela baina ez genuela gure lana behar bezala komunikatzen asmatu esaten errazagoa zen, gaizki ari ginela onartzea baino. Eta arazoa komunikatzean kokaturik, komunikatzera jo genuen. Komunikatu egin behar zen edozer. Sare sozialen iritsierak joera muturrera eraman zuen, eta zinemarako txandan geundela jakitera ematea ere komunikazio zela iruditu zitzaigun.

Hobe zuen Pedro Sanchezek ere hatzak geldi-geldirik eduki duela zortzi urte. Nerabe asko, jakinaren suhartasunez idatzi zuen, ordea. Espainiako saskibaloi selekzioari animoak ematearekin batera, Sergio Scariolo hautatzailearen maila txatxua aipatu zuen. Orain, Scariolorekin Espainia munduko txapeldun izan denean, iritzi hura atera diote eta atzera egin behar izan du... Niri, ez zait gaizki iruditzen inoren maila zalantzan jartzea. Inongo premiarik ez, eta animoak emanez azaldu behar hori, bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.