Onintza Enbeita.
BIRA

Pertsona naiz

2021eko martxoaren 5a
00:00
Entzun
«Ni ez naiz lorea, ni pertsona naiz!». Guk barre egiten diogu umeari, baina berak sentimendu handiz erantzuten dio amamari hark «amuman larrosatxue!» esaten dion aldiro. Alde batetik, poza ematen du eskolan zenbait balore lantzen ari direla barruntatzeak: inor ez da balea, jirafa, txerria edo foka. Ikaskide guztiak dira pertsonak, nahiz eta taldeek animalien izenak izaten dituzten sarritan. Beste alde batetik, barrea ateratzen du umearen aldarrikapenak. Izan ere, bere makila magikoarekin zaldi edo igel bihurtzen gaitu guztiok, baina guk ezin dugu bera pertsonaren roletik atera. Andereñoak esan baitio bera pertsona dela.

Ni izan nintzen foka eta izan nintzen txerria ere. Seguruenetik, beste batzuk jirafak, fideoak edo lau-begiak izango ziren niretzat. Gehienetan haurren arteko jolasa baino ez zen izaten guztia, baina tarteka bazen zerbait gehiago ere. Bestela ez nituzke, 35 urte beranduago, zenbait momentu hain ondo gordeko. Horregatik pentsatzen dut hobe dela pertsonatasuna muturreraino eramatea, eta makilatxo magikoari boterea kentzea, onartua ez izatearen beldurrez, inposatzen dizuten animalia inposatzen dizutela, besteekin batera barre egitea baino. Badira, izan ere, makila magikoak sendatu ezin dituen minak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.