Onintza Enbeita
BIRA

Desalarma

2021eko maiatzaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtebete daramagu shock egoera gainditu nahi eta ezinean. Sekula bizi gabeko egoera bat bizitzea tokatu zaigu, eta hor gaude, aurrera egin nahi eta ezinean. Urruneko notiziek diote maskararik gabe dabilela jendea aire librean edo bizitza normala egiten hasiak direla. Hemen, dirudienez, asko falta da horretarako. Asteburuko argazkiak desoladoreak dira: tonaka plastiko, botilak eta latak bazterretan. Argazki horiek, ordea, askotan errepikatu dira gurean jende gehienak beste aldera begiratu izan duen bitartean. Egoera honetan denak hartzen du dimentsio handia: hori hala da. Edozelan ere, uste dut aspaldi konturatu ginela honetatik ateratzen garenean ez garela izango lehen ginen baino pertsona hobeak. Bakoitzak bere zilborrari begira jarraitzen dugu eta jarraituko dugu. Eta guztiaren ardura guregan utzi nahi duten agintariek ez dute inbertsio publikorik egingo, haien intereserako ez bada.

Desalarma garaian kendu diguten alarma bakarra Gobernuak berak jarritakoa izan da. Beste guztia krisian dago: zaintza eredua, osasuna kudeatzeko modua, lanpostu duinak, gure arteko harremanak, ingurumenarekiko ardura… Baina badirudi alarma gorri horietara ohituta geundela lehenagotik ere. Pertsona hobeak izan edo ez, gure eskuetan dago aspaldi piztu genituen zenbait alarma itzaltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.