Onintza Enbeita.
BIRA

Zuzen

2021eko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Euskaraz alfabetatuta egon ez arren, badago Whatsapp mezuetan ahoz ikasitakoari forma ematen ahalegintzen den jendea. Askotan eskertu izan diet euren ahalegina, niregana zuzendu direnean, baina badakit zuzentzaile asko daudela gure familietan, kuadrilletan edo lankideen artean. Ordea, ez gara konturatzen guztiok ez ditugula aukera berdinak izan bizitzan. Niri euskara zuzena gustatzen zait komunikabideetan, eskolan, kaleko karteletan... edo ikusleen aurrean egiten diren gauzarik gehienetan. Niri zuzenean idatzitako mezuak, baina, intimoak dira. Inori ez dio inporta norekin zein kodigo erabiltzen dudan, eta nork zer intentziorekin idazten didan.

Kalean ipinita ikusten ditudan kartelek sutu egiten naute, ordea. Harako edo honako ekitaldietan parte hartzeko deika ari zaizkit eta ez daude zuzen idatzita ez euskara batuan, ez bizkaiera jasoan, ez gure etxeko euskaran. Jatortasun gaizki ulertu baten izenean, hiruren arteko nahasketa zabarra darabilte afixa askok. Jendearengana iristeko bidea ei da. Bada, ni urrun samar sentitzen naiz publikoari zuzentasunik gabe ari zaizkion karteletako deialdietatik.

Pentsatu duzue inoiz gaztelaniaz edo ingelesez maila horretan idatziko bagenu zer irudituko litzaigukeen egiten ari garena?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.