andoni egana
HITZ ETZANAK

Zoriontsu

2021eko urriaren 6a
00:00
Entzun
Telefonoz hitz egiten dute gehienetan. Etxetik lanerakoa eta lanetik etxerakoa baino egiten ez duen lagunari, bere ibilerak kontatzen dizkio beste lagunak. Halako jatetxetan afaria atzo; halako sagardotegitan bazkaria gaur; bidaia bat Galiziara; hurrengoa Pragara... Arazorik batere ez. Zorion bete-betea. Ez dio ia berrogei urteko semearen aipamenik ere egiten. Ez dio kontatzen lan itxurazko bat aurkitu ezinda dabilela oraindik ere seme hori. Ezin duela irabazten duenarekin etxebizitza bat eskuratu.

Horrelakoa da egungo gizartea, sare sozialen gerizan. Zure burua zoriontsu agertzea derrigorrezko bihurtu da. Pozak puztu eta argitara ekarri behar dira. Kezkak, buruhausteak, minak eta ezinak ezkutatu eta itzalpean gorde, nor izan nahi bada.

«Vascos por el mundo bat egiten ari zaizu» esan nion, etxetik lanera eta lanetik etxera baino egiten ez duen adiskideari, beste lagunarekin ze harreman-klase zuen kontatu zidanean. Harrituta begiratu zidan. Azalpenak eman behar izan nizkion. Gisa horretako programatan pantailan azaltzen diren guztiak azaltzen direla zoriontsu, joandako tokian ongi kokatuak, lanpostu onaren jabe, maiteminduak, etxebizitza ederrarekin, etxekoekin harremanik galdu gabe... Egia erdia kontatzea dela, gezur osorako biderik laburrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.