andoni egana
HITZ ETZANAK

Bestelakoa

2021eko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Aurrerantzean, Guardian edo Amurrion lanean ari den gasteiztarrari Gasteizen bertan eskainiko diote lanpostua, hartara egunero autoa hartu beharrak sortzen dituen kutsadura, gastu eta arriskuak murriztuz; igogailurik gabe bizi den edadetuari doan jarriko diote tramankulua etxera; etxegabeentzat, berriz, aterpe egokiak prestatuko dituzte hala nahi dutenentzat, eta nahi ez dutenentzat, berriz, kaleko babeslekuak duinduko; fiskalitatea zorrotza izango da, asko dutenak asko estutuz, eta gutxi dutenak gutxi; edozein administrazio gunetan euskaraz erantzungo zaio euskaraz galdetzen duenari; zaintza lanetan ari den orok izango du lanaren araberako soldata bat; autoantolaketari bide emango zaio egurra eman ordez...

Bestelako bizimodu bat egiteko ez lirateke abiapuntu txarrak. Eta bestelako bizimodua da Gorka Urtaran, Gasteizko alkateak aipatu berri duena. Ez ordea norabide berean.

Zabaltzera jo ordez, estutzera jo nahi du Gasteizko alkateak. Bere ustez, bestelako bizimodu bat da txertatu gabe daudenek egin behar luketena. Leku jakin batzuetara sarrera debekatua, txertaturik gaudela frogatu ezean. Eta hori ez da bestelako bizimodua egitea. Hori da, bizimodu berari, lehengoez gainera, debeku gehiago eranstea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.