Onintza Enbeita.
BIRA

Olatuak

2021eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Badator seigarrena. Duela astebete ez zegoen estutzeko arrazoirik.Orduan ere gorantza zihoazenCOVID-19 kasuak, baina ospitaleetan ez omen zegoen saturaziorik. Egun gutxian zeharo aldatu dira gauzak. Berriz ere aldatuko digute bizitza. Lehenengo, umeek izan zuten errua; gero, gazteek; eta orain, txertoa hartu nahi ez dutenek. Ordea, agian, geure buruari onartu egin beharko diogu egunen batean guztiok txertatuta gaudenean ere birusa ez dela joango. Gelditzeko etorri da, eta hemen geldituko da olatuak eta maskarak eta txertoak joaten direnean ere. Horregatik pentsatzen dut inportanteagoa izango dela pedagogia egitea jendea txertatzera derrigortzea baino. Egokiagoa izango da osasun sistema publikoa indartzea eta jendearen osasuna zaintzea birus baten kutsatzearen errua norena den izendatzea baino.

Orain datorren olatua seigarrena izango dela diote, baina pentsatzen dut beste olatu batzuk pasatu zaizkigula gainetik izurrite garaian. Eta horien azpitik burua ateratzea komeni zaigu. Birusarekin bizitzen ikasi egin beharko dugu, gripearekin, hiesarekin edo nafarreriarekin bizi garen bezala. Ze guk harrapatzen ez baditugu ere, birus horiek guztiak hementxe bizi dira gurekin, eta ez dugu horiek ez izateko ia ezer egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.