Onintza Enbeita.
BIRA

Bezeroak

2022ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Lagun baten ama mindu egiten du arabiarren fruta-dendan jendeak daukan jarrerarekin. Aurreko harategian ez ei dute ezeren arazorik izaten. «Fruta hau aspalditik daukazu hemen», «eguzkitan dituzun tomate hauek...», «nondik ekartzen ote duzu zuk fruta...» eta antzerako komentarioak egiten dizkiote saltzaile arabiarrari, eta lagunaren amak bere buruari galdetzen dio ea harategiko okela nongoa eta noizkoa den jakingo ote duen jendeak. Erantzuna ezezkoa da beti.

Gauza bera gertatzen da azokara etorri, eta urtarrilean lekak eskatzen hasten den jendearekin. Ez da bakarrik ekoizleei bizkarra emanda bizi garela: lurraren zikloak ere ez dakizkigu. Zer esanik ez animalien bizitzaz eta haiek saltzeko erabiltzen diren etiketez. Kontua da dakitenak eta ez dakitenak leku beretara joaten direla erostera, eta kriterioak ez direla inoiz ere jeneroen araberakoak.

Saltzen ari denaren itxura fisikoak, klase sozialak, jatorriak eta generoak ardura du eroslearentzat. Bai hemengoarentzat behintzat. Etiketa berdea daukana berdin da nondik iritsi den, dendari zuriek berdin dio zer saltzen diguten, itxura dotorea daukana ordaintzeko prest gaude zaporerik ez duen arren, txikiaren prezioak eztabaidatu egiten ditugu eta handiarenak ordaindu. Eta horrela etengabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.