andoni egana
HITZ ETZANAK

Ezinean

2022ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Ni ondo nago etxean soldata osoa kobratzen dugun bitartean. Ba, ni ez. Niri kirioek burua jaten didate eta ziurgabetasunak erraiak. Zer gertatuko da datorren urtean Auzitegi Gorenak gure aurka ebatziko balu? Ni ez naiz hileroko 600 euro txatxu horiekin moldatzen. Nola, ba? Eta ez dut laguntzarik eskatzeko asmorik, e! Egun erdikolanaren ordez egun osokoa eskatzen dut. Ba, nik ez. Nik, lantegi horretan eta baldintza horiekin, erdia ere asko dut. Saiatuko naiz gainerakoa laguntzen bidez eskuratzen. Kostako zaizu ederki! Ziur al zaude baldintzak betetzen dituzula? Ez duzu, lortzekotan, gauetik goizera lortuko. Ba, ni pozik nago. Jakin berri dut datorren urtetik aurrera Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta gutxienez 803 eurokoa izango dela, eta lanen bat aurkitzen dudan bitartean...

Atzo, egunkari honetan 10. eta 11. orrialdeetan zetozen berriekin koktel bat egin, eta arestian aurkeztu dizuedanaren moduko elkarrizketa ulergaitza sor daiteke. 'IMQ: zazpi hilabete etxean eta soldata kobratzen'. 'SPRIrenbulegoak garbitzea: 600 euro'. 'DSBEk 800 euroko diru sarrerak bermatuko ditu datorren urtetik aurrera'.

Bakoitzak berea bizi du, baina ehunka ertz baditu errealitateak. Ulertzen ere ez da erraza. Eta horrexek berak bihurtzen du aldagaitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.