Onintza Enbeita
BIRA

Begirada

2019ko otsailaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Astean behin joaten natzaio: astelehenetan. Beti erosten diot genero berdina; ia beti kopuru bera, gainera. Beste batzuetan baino goizago joan naiz, baina horrek ez ditu gauzak aldatu. Esan didana ordaintzeko, paperezko dirua eman diot, eta bueltak eman dizkit. Dirua zorroan sartu, eta bidean noala ohartu naiz ez diodala aurpegira begiratu ere egin. Nola da posible? Hartu ditut neureak eta aurrera egin dut, besterik gabe. Mexikon dirua eskura emateari ematen dioten garrantziaz gogoratu naiz. Kaka zaharra! Badakit agur esan diodala eta bere erantzuna entzun egin dut, baina ez diot aurpegira begiratu ere egin ia. Neure buruarekin larritu egin naiz. Asko, gainera. Zer egin dit niri gizon horrek aurpegira ez begiratzeko?

Lagun madrildar batek esaten dit jendeari aurpegira begiratzen diodala eta hor nabaritzen zaidala herrikoa naizela. Harrigarria egiten zaio kalean doan jendeari aurpegira begiratzea. Lehenengo aldiz entzun nionean gauzak onetik ateratzen ari zela iruditu zitzaidan, baina harrezkero, arretaz ibiltzen naiz kalean, eta ohartu naiz, badagoela jende bat bisaia birpasatzen dizuna eta beste bat begiratu ere egiten ez dizuna. Ni beti izan naiz lehenengo taldekoa. Zer gertatu zait orain? Neu ere hasita ote nago kolektiboa ez ikusten?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.