Onintza Enbeita.
BIRA

Kontsumismoa

2019ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Lekutan gelditu ziren inauterietan ganbarako kutxa zaharrak arakatzen genituen garaiak. Peluka bakarrak mila mozorro egiteko balio zigun duela ez hainbeste. Gogoan dut nola etorri zitzaigun ama eskolara bila aitonaren arropekin. Izugarria izan zen: transgresorea ia-ia. Orain ez dute hain mozorro arruntek balio. Ez du balio normalean ez zaren edozer izateak. Zerbait konkretua izan behar duzu. Film pornoetako izarraren antza duen erizaina, politikari konkretu bat, Harry Potter, printzesa, erlea, marrubia, astronauta... Identifikatu egin behar da zer zaren. Eta gu, jostorratza eta haria kutxa batean gordeta ditugunok, dendara joaten gara. Aurten ordubete baino gehiago egin dut ilaran zain. Ilobei guraria betetzearren Dumbledore zaharraren arropen zain egon naiz ordubete baino gehiago, eta hala ere, saldu didatena ez da ehuneko ehun nik behar dudana. Baina ez daukat beste ordubete beste denda batean zain egoteko. Dagoena hartu eta kanpora. Etxera etorri, trapu zaharrok poltsatik atera eta pentsatzen hasi naiz maiteminduen egunaren edo amaren egunaren antza dutela inauteriek. Esentzia galtzen hasita daude jai paganoak ere. Betikoei denak balio die saltzeko eta guardia pixka bat jaisten baduzu, erosten harrapatzen duzu zeure burua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.