Albistea entzun

BIRA

Zapidunak

Onintza Enbeita -

2019ko ekainak 6

Udala zertarako dago, bada?», galdetu zigun, «zapidunei dirua emateko?». Elkarri begiratu genion ea ondo ulertu ote genuen. Bai, emakume arabiarrez ari zen. Ez dakit zenbat diru ematen omen diete gizarte zerbitzuek, pisuak oparitzen ei dizkiete eta bla, bla, bla. Zein berba gogorra egin zitzaidan «zapidunak».

Ezinbestean gogoratu nintzen aitita Ezekielen arreba hartaz. Gu jaio orduko lurrari emana zen, baina kontatu ziguten nola Ibarruritik Barakaldora ezkondu omen zen XX. mendearen hasieran. Baserritik Nerbioiren ibarrera joan, eta industriaren etorrera ezagutu zuen. Ezkerraldea hazten ikusi zuen, jendez betetzen: arrotza zitzaion hizkuntza batean mintzo zitzaizkion auzokide guztiak. Baina hantxe egoten omen zen bera iluntzero, baita zahartu ondoren ere: etxeko atariaren aurrean eserita, zapi beltza buruan zuela, auzokoekin gaztelaniaz hitz egin ezinean. Zapiduna eta euskalduna. Horrela gogoratzen dute ezagutu zutenek. Zapidunak eta arabiarrak. Horrela bereizten ditugu ezagutu nahi ez ditugunak.

Harrigarriena da ispiluari begiratzen diogunean, nola ez ditugun gure begietan jarrita ditugun zapiak ikusten; edo nola ez garen gai zenbait telebista programak eta egunkarik buruan sartzen dizkiguten gezurrak zapian bildu eta errekara botatzeko.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...