Onintza Enbeita.
BIRA

Sua

2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Izugarria izango zen Gernika hiru egunez kea zeriola ikustea. Beldurra ematen du basoak erretzean ikusteak. Ileak tente jartzen ditu sutan erre zituzten haien sufrimentuan pentsatzeak. Arnasa eteten dute ez hain urrutiko gerretako suen irudiek. Eta hala ere, etsai baino lagun gehiago ditu suak berak, bere horretan. Badu suak halako erakarmen indar bat. Asko gara beheko suari begira hitzik gabe gelditzen garenak sua hizketan ariko balitzaigu bezala. Igande gauean ere, luzaroan egon ginen suari begira, isiltasunean, munduaren txarra benetan erretzen ariko balitz bezala.

Bere argi, bere gar eta bere ke, suak beti batu izan du jendea bere inguruan. Oraindik ere badira suaren inguruan elkartzen diren herriak: borobilean. Eta horrek pentsarazten dit berotasuna baino zerbait gehiago ekarri zigula suak gizakioi. Nahiz eta, gero, gure eskuetan gauza terribleak egiteko balio izan duen. Suaren epeletan transmititu zizkigun amamak kantu eta kontu zaharrak. Haren inguruan kantatzen dugu urtero, libre, gure soloan ez dagoela zaporik ez sugerik, eta badaude ere, erre egingo direla. Haren inguruan egiten genuen dantzan duela mende asko, gauaren hotzean elkartzen ginenean. Haren arrimura berotzen diren gorputzek goxotasuna transmititzen jarraitzen dute oraindik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.