Onintza Enbeita.
BIRA

Piratak

2019ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Egurrezko hanka, bizarra, loroa, burdinazko eskua eta rona. Bi aldiz pentsatu gabe, horiexek izango dira gehienon buruetan dauden piraten ezaugarri nagusiak. Gizon zakarrak izan dira gure ipuinetako piratak, baina altxorraren mapak marrazten pasatu genuen haurtzaroaren zati bat.

Mundua aldatu egin digute, ordea: lehen altxorrak zeuden mapetan burdin hesiak baino ez daude orain. Eta hesiak zeharkatzen ari diren pertsonei laguntzea, legez kanpoko ekintza da. Horrek asko aldatu du ipuina: itsasoan itotzen ari den jendeari laguntzea pirateria ekintza bihurtu dute. Horrexegatik atxilotu dute, hain zuzen ere, Carola Racket kapitaina. Ez du egurrezko hankarik, ez du txoririk sorbaldan, ez dugu ron botilari helduta ikusi, baina piratarik ausartenak baino sendoago heldu dio lemari. Polizia bila joango zaiola jakinda ere, ez dio utzi jendea salbatzeari. Eskuarekin, goxotasunez, agurtu ditu babesa erakustera joan zaizkionak.

Ez dauka leiendetan bizi izan diren piratekin zerikusirik: altxorrak utzi, eta hiltzeko arriskuan egon den jendea batu du uretatik. Ronari kantatu ordez, elkartasunari bide eman dio. Bazekien agintariek ez dutela onartuko egiten ari dena, baina egin egin du. Eta, askorentzat xehetasun garrantzitsua ez den arren, Carola Racket kapitaina emakumea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.