Onintza Enbeita.
BIRA

Beldurra

2019ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Mahaitik altxatu nintzenean, gaua oso ilun zegoen. Konturatu nintzen nola atera zen nire atzetik. Kotxerako bidean lata emateko izango zela pentsatu nuen. Izan ere, afaritan ez dakit zenbat aldiz egin zidan berarekin diskoteka batera joateko gonbidapena. Gurasoekin ibiltzeari utzi nionetik egin dizkit proposamenak bata bestearen atzetik; niri, eta herriko neska guztiei. Jatetxeko atea nire atzean nola ixten zen sumatu nuenean, beldurra sartu zitzaidala. Ez zegoen kalean inor, eta kotxea ez neukan bertan. Ez dakit zergatik, edo bai badakit, baina bereziki larritu nintzen. Sentitu egiten nuen nola ari zitzaidan bihotza azkartzen. Arnasa hartu nuen, eta hogei bat pauso emanak nituenean hartu zuen berak ere kanporako bidea. Ez nuen begiratu nahi, ez zedin betiko kontuekin hasi, eta, aldi berean, neure norabidea har zezala nahi nuen.

Zortea izan nuen: aparkaleku berera abiatu ginen. Eta horrela, bizitza guztian akosatu nauen gizon batek beldurra arindu zidan. Eta horrela, esaten digute denak ez direla igualak; eta ez dira izango agian, baina batzuetan bortxatu edo jipoitzen ez gaituenarekin konformatzen gara. Hainbesteko biolentziara ohitu gara, ezen jasan behar ez genituen gauzak jasaten ditugun. Eta hori sintoma txarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.