Onintza Enbeita.
BIRA

Ilegalizazioa

2019ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Aitor Estebanek ez zuen Vox-eko kide bat agurtu telebistako eztabaida baten ostean. Zeharo bat egiten dut bere jarrerarekin, arrazoia zeukan, bai politikoki eta bai pertsonalki. Orain, Estebanen alderdiaren azalpenek grazia egin zidaten. Izan ere, EAJk txio batean esan zuen frankistei ez zaiela bostekorik eman behar. Ados, baina frankistek ez badute bostekorik merezi, PPkoek ere ez. Badakigu, badakite, gauza jakina da, Francoren hurbileko jendeak eratu, indartu eta ideologizatu zutela Espainiako alderdi popularra. Beraz, ados nago frankistek ez dutela guk eskua ematerik merezi esatean, baina frankistaren definizioan baditugu desberdintasunak.

Zer esanik ez, Vox-ek EAJ legez kanpo utzi nahi duela esan bezain laster, lehendakariak hitza hartzea izugarria da. Ahaztu egingo zitzaion igual, baina beste alderdi batzuei ere mehatxu egin die Vox-ek. Are gehiago: alderdi batzuk legez kanpo zeuden duela zortzi urte eskas. Eta Jaurlaritza ez zen inorekin aurrez aurre jarri. Bai, badakit: Jaurlaritza instituzio bat da eta alderdia beste zerbait da. Hain zuzen ere, horregatik iruditzen zait eskandalagarria lehendakaria, ustez guztiona, bere alderdia ukitzen dutenean bakarrik asaldatzea. Lehendakariari, guztionari, guztion eskubideen defentsa dagokio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.