Onintza Enbeita.
BIRA

Matriarkatua (II)

2019ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Sukalde bete gizon etortzen ziren etxera txerria hiltzen genuenean. Orain aldatu egin dugu modua, baina orduan, gizonek anisa edo ardo gozoa hartzen zuten goizean eta ez zitzaien burutik pasatu ere egiten edalontziak garbitzea. Emakume bat sartzen zen ukuilura gizon artean: odola hartzen zuena. Gero, erre eta eskegi egiten zuten animalia hila kanalean irekita, eta orduan, hamaiketakoa jatera esertzen ziren gizonak. Gizonak. Zartagin artean emakumeak ibiltzen ziren, eta platerak garbitzen ere bai. Mahaitik altxa eta okela txikitzera joaten ziren gizonak eta odolesteak egitera emakumeak. Odolesteak egitea lan astuna zen: esteak eskuz betetzen zituzten eta barazkiak xehatu eta egosi egin behar izaten zituzten ezertan hasi aurretik. Gauera arte ekiten zioten lanari askotan. Txerria txikitu eta gero, txorizoak egiteko ordua etortzen zen, baina hori guztiek egiten zuten. Emakumeak eta gizonak elkartzen ziren piperra emandako okela esteetan sartzeko. Hori bai, txitxikien ordua heltzen zenean, etxeko andrearen esku gelditzen ziren afaria eta harrikoa; baita okelaz zikindutako balde, zokondo eta gelak garbitzea ere.

Gurean gertatzen zen antzera gertatzen zen etxe gehienetan. Adibide bat baino ez da: emakumeek agintzen zuten garai matriarkaleko adibide bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.