Onintza Enbeita.
BIRA

Behar beltza

2019ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Joan zen ostiral beltza, eta jendeak bete ditu armairuak. Ezer erosi gabe bizirik iraun dugunok ez daukagu asti handirik geure burua zoriontzeko. Euskaldunon kasuan, behar beltzaren garaia ez da eten, eta eskaintzak zabal dira: loteriak, errifak, otzarak, bertako produktuak... zerbaiten alde dirua biltzen datorrenari ezetz esatea zaila da; batez ere, norbera zerbait horren alde dagoenean. Gobernuz kanpoko erakundeak kanpora begira dauden bitartean, hemen, gure ondoan, jo eta su ari da jendea gobernuak bete nahi ez dituen zuloak betetzen: hasi euskarari lotutako ekimenetatik eta errefuxiatuen artapeneraino.

Ostiral beltzari barre egiteko adina eskaintza ditugu parean. Hasi gure herrian eta Tuteraraino, Karrantzatik pasatuta. Behar beltza dauka herri honek: bere buruari dagozkionak kudeatzeko behar beltza. Ez baita bakarrik zer izan nahi dugun erabakitzea, gero geure burua sozialki eta ekonomikoki orain baino hobeto kudeatzen asmatu beharko dugu. Eta akaso orduan, ez gara gaizki sentituko norbaitentzat gordeta genuen dirua beste batentzat erabili badugu. Ez baitago modurik garai hau ondo kudeatzeko. Abenduak 4 baino ez ditu eta dagoeneko saltzeko adina polboroi, errifa eta loteria daukat etxean. Hori, oraindik heldu ez zaizkidan kutxak kontatu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.