Onintza Enbeita.
BIRA

Mobilak

2020ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Denok harritzen gaitu umeek mobila maneiatzeko duten erraztasunak. Lurraren gainean ikusten ez diren umeek ere antza ematen diote haren funtzionamenduari. Beste belaunaldi bat dela esaten dugu, guk ikasi egin dugula eta eurentzat naturala dela. Hala izango da, baina onar dezagun geu ere mobil eta tableta eta ordenagailu artean bizi garela. Ezertarako behar ez dugunean ere, mobila ateratzen dugu. Umeekin gaudenean, haien konbertsazioa interesgarria ez balitz bezala jokatzen dugu. Geure whatsapeko meme inuzenteei begira egoten gara. Batzuetan zer pentsatua ematen dit neure jarrerak ere. Inguruan ikusten ditut gurasoak eta umeak mobilagatik borrokan, eta gurasoek zerbait lasai egin nahi dutenean, umeari telefonoa edo tableta ematen diote; hurrengoan, berriz ere borrokan ibiltzeko. Ulertezina gertatzen zait, eta, hala ere, neure burua harrapatzen dut inkoherentzia totaletan neureak ez diren umeekin nagoenean. Ulertzen dut beste belaunaldi bat dela, ulertzen dut haientzat oso normala dela telefono finkorik ez izatea etxean, ulertzen dut jaio direnerako argazkiak atera dizkiegula lagunei bidaltzeko, ulertzen dut euren mundua halakoa dela. Ulertzen ez dudana da hori guztia hain eskandalagarria egiten zaigun helduok ume horiekin eta gure aparatuekin daukagun jarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.