Onintza Enbeita.
BIRA

Santa Ageda

2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Otsailak bost ditu gaur: Agate Deunaren eguna da. Euskal Herriko lurrak dardara egin zuen atzo. Izan ere, herri guztietan ibili zen jendea kantari makilekin konpasa eramanez. Garai batean lurra esnatu nahi izaten omen zuten makila kolpez, udaberria etorri bazetorrela esateko modua omen zen. Joaldunek ere horretan omen zuten funtsa: lurra esnatzean. Litekeena da beraz, makilekin lurra astintzea ez izatea santa eskeari soilik lotutako gauza bat. Ez dakit lurrak zenbat egun beharko dituen guztiz esnatzeko, nagiak ateratzeko, baina eguna luzatu egin da, eta polen gogaikarriak lore usaina zabaltzen du airean.

Eta gaur bezalako egun batez hil zuten Agate Deuna, Sizilian, ez zuelako bertako gobernadorearekin ezkondu nahi izan. Airez, lurrez eta itsasoz saiatu omen zen Quinciano Agateren bihotza lortzen, baina ez zuen hura ohera eramaterik lortu. Orduan, hura hiltzeko agindu zuen; ez, ordea, lehenago behar den moduan torturatu gabe. Zigorrarekin jo zuten, bularrak moztu zizkioten, eta, azkenean, sutan erre zuten. Kristo ondorengo 251. urtea zen. Bularrak moztu zikioten, haren ezezkoa onartu ez zuen gizonak aginduta. Ia bi mila urte pasatu dira ordutik, eta nago lurra ez dela esnatzeko daukagun gauza bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.