Onintza Enbeita.
BIRA

Aske

2020ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Atxilotuak aske utzi dituzte. Hala diote titularrek, hala ulertu dute gertukoek eta hala sinetsi dugu beste guztiok. Zenbat pisu kendu diogun askatasunari: atxilotuta ez egoteari deitzen diogu aske egotea. Baina nor da guztiz libre, orain dela hamar urtetik hona inork erabili ez duen arma-zulo baten aitzakiapean atxilotu badezakete? Nor da guztiz aske sufriarazi diotena ez badu inork onartu nahi? Nor da erabat librea defendatzen dituen ideiak, ideologia bera, kriminalizatu egin nahi duten herri batean? Nork dauka aske bizitzeko aukera aldian behin hura atxilotzeko euroaginduak, aitortzak edo batek daki zertzuk bilatzen direnean?

Atxilotuak etxean daude, bai. Ez daude inoren esku. Torturaren mamua uxatzeko moduan gaude. Poztu gaitezen: sustoa pasatu da. Arnasa astelehenean baino lasaiago har dezakegu gaur; har dezagun, bada.

Baina ez dezagun ahaztu edozein atxilotuk behar duela komisariatik ateratzea baino zerbait gehiago guztiz libre izateko. Ez dezagun ahaztu inoiz gutako edonork behar duela bakean utz dezaten aske izateko. Aska dezagun geure burua beraz, geure bidea eginez. Eta horrela, akaso, aske izango gara. Bitartean, haien sokaren estutasunak edo zabaltasunak mugatuko dizkigu gure mugimenduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.