Onintza Enbeita.
BIRA

Esklaboak 5.0

2020ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Senegaldik etorri zen Yoro. Familia txartel komunitarioa zuen eta hura iraungitzean lanerako baimena galdu zuen. Bidali egin zuten lan egiten zuen fabrikatik. Tramite txiki bat egitea nahikoa zuten hura lanean mantentzeko, baina ez omen zeukaten galtzeko denborarik. Paperak konpondu eta itzultzeko esan zioten: lanik bada, emango ziotela leku bat. Ania, Luisa, Katty, MarĂ­a eta Sheylak gure zaharrak zaintzen dituzte. Ez aitona-amonak bakarrik; zaharrak orokorrean. Erresidentziara eramateak erreparoa ematen digu, baina lotsarik gabe sartzen ditugu emakume migratzaileak gure etxeetan soldata miserableen truke. Sobera gelditzen zaigunak haien lana ordaindu egingo duela iruditzen zaigu, eta, guk gure etxean lo egiten dugun bitartean, gure zaharrekin bizitzera derrigortzen ditugu. Miren bertokoa da, hemen jaio zen eta hemen bizi da. Nagusiak esaten dio arazoak dituela, baina orain ere kotxe berriarekin ikusi du herrian. Susmoa dauka ERTEak amaitzen direnean kalera joango direla bera eta beste hainbat lankide. Lana badagoela dio, baina lantzean baten garbiketa egin eta jende berria hartzea merkeagoa da nagusiarentzat.

Gaur esklabotzaren aboliziorako nazioarteko eguna da. Irudipena daukat abolizioan sakontzen baino gehiago ari garela esklabotza modu berriak eraikitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.