Onintza Enbeita.
BIRA

Autobusa

2021eko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Aste honetan autobusa hartu dutaspaldiko partez. Garraio publiko duina daukagula esango nuke prezioagatik ez balitz. Hori, ordea, beste kontu bat ei da. Izurriak harrapatu gintuenetik autobusez ibili gabe egon naiz. Banuen inoren alboan esertzeko beldurra. Konfinamendurik beltzenean Bilboko Metroko irudiak ikusteak atzerakada ematen zuen. Aste honetan ordubeteko bidaia egin dut autobusez eta ohartu naiz ez dela hainbesterako. Ez dagoela tabernan edo lantokian baino arrisku gehiago; zutik joatea baimentzen ez dutenetan behintzat.

Ez da beti horrela gertatzen, ordea. Distantziarik ez gordetzea gizateriaren kontrako eraso beltza den garaiotan, zenbait garraiobidetan inoiz baino hurbilago joan beharra dauka jendeak. Eta horrek, kasu batzuetan, konponbidea dauka. Autobus gehiago jartzearekin eginda legoke. Gogoratzen naiz, duela hogei urte baino gehiago, tokiko informazioa lantzen nuenean, autobus zerbitzuari buruzko prentsaurreko batean egon nintzela. Bizkaiko Foru Aldundiko orduko ordezkariak esan zuen garraio publikoa gutxi ordaintzen dugunez, defizitarioa dela. Uste hedatua da, baina birritan ordaintzen ditugu ordainpeko zerbitzu publikoak: zergetan eta erabiltzerakoan. Kontua da gure zergak xahutzeko gauza interesgarriagoak daudela agintarientzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.