Onintza Enbeita.
BIRA

Egurra

2021eko urriaren 27a
00:00
Entzun
Basogintzaren inguruko mahai inguru batean egotea tokatu zitzaidan lehengo astean. Nik uste nuenaren kontra, jende asko dago kezkatuta gure basoen egoerarekin. Gu umeak ginenean, nabarmena zen pinuaren presentzia gure bazterretan, eta, hura bota ahala, izugarri hazi da eukalipto kopurua. Ez daukat datu zehatzik, baina begiak baditut: biosferaren erreserba bat dela erakutsi ziguten leku honetan, apenas gelditzen den basorik. Badira artadi kantauriarreko hektarea batzuk. Ez gaitezen inozoak izan, hala ere: espezie hori babestuta ez balego, aspaldi ordezkatuko zukeen eukaliptoak. Hortik aurrera, Lurgaiakoek hartutako arlo batzuetan ari dira basoak sortzen, eta ez dira asko, baina badira egurra ustiatzeko bertoko espezieak aukeratu dituzten lur jabe txikiak. Gu umeak ginela, pinua zegoen bazter guztietan, eta, hura bota zutenean, eukaliptoa sartzeari ekin zioten gehienek.

Basoa deitzen diogun ia eremu guztia egurra ateratzeko arboladiak dira. Basoko animaliak gero eta beherago datoz, eta, ondorioz, gero eta zailagoa da haien eta nekazarien arteko elkarbizitza. Ur emari txikiak lehortzen ari dira, eta lurra arrasatuta dago leku askotan. Ez dakit zertan ari garen ba ote dakigun, baina egurraren izenean lurrari egurra ematen ari gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.