Onintza Enbeita.
BIRA

Logikoa denaz

2021eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Bere ondoko mahaian eseri gara, eta gu etorri aurretik gertatu den zerbaitegatik negarrez zegoen emakumea: agente bat etorri zaio. Goxo egin dizkio galderak emakumeari, eta gertatua kontatu dio: senarrak jo egin du okindegian, eta gero etxerantz zihoazela kotxetik bota du. Poliziak lesioen partea egin nahi izan dio, baina emakumeak ez zuen salaketa formalik egin nahi. Edan egiten duela esan dio poliziari: «Nire senarrak edan egiten du, baina onartzen dut nik ere baietz». Horixe errepikatu dio hainbat aldiz: lotsatu egingo balitz bezala, edo alkohola kontsumitzeagatik jo dezaten mereziko balu bezala. Polizia tabernako zerbitzariarekin berbetan egon da joan baino lehen, eta hark esan dio baietz, emakumeak kontatzen duena egia dela.

Beste emakume bat eseri zaio ondoan gero. Lehenengo, kargu hartu dio edanda dagoelako, eta, gero, zer gertatu den galdetu dio. Berriz ere kontatu du dena, eta besteak horrela ezin duela bizi esan dio; dibortziatu egin behar duela. «Dibortziatu?», galdetu dio: «Nik maite dut nire senarra». Gu tabernatik atera garenean han gelditu dira lagun biak. Guk dakigula ez lesioen parterik, ez salaketarik, ez dibortziorik: han ez da erabaki logikorik hartu. Eta orduan konturatu gara burura etorri zaizkigun irtenbide logikoetatik bat bera ere ez dela legezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.