Onintza Enbeita.
BIRA

Ura

2022ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Urik ez daukagula esan ziguten uztailean. Lehortea izan denik ez dut ukatuko, baina partzuergoz aldatu arte ez dugu arazorik izan. Aurten, ordea, ezin ura baliatu ibili gara. Iturri publikoak itxi egin behar zirela esan zuten eta Euskal Herri guztian uraren falta handiena izango balu bezala eman dute Urdaibairen berri. Telebista publikoan Bermeo eta Gernika edo Muxika izan dira lehortearen adibideak, eta denok dakizkigun egunkarietan behin eta berriro idatzi dituzte titularrak ur eskasiari buruz. Ura kanpotik ekarri behar dela esan ziguten eta ekarri zuten. Egin dutena lotsagarria ez balitz, erridikulutzat joko genuke. Itsasontzi batean 2.000 metro kubiko ur ekarri egunero 10.000 baino gehiago kontsumitzen dituen eskualde batetara. Eta gero, ur hori lurreratzelo orduan erdia itsasoari itzuli diote. Marketin kanpaina ederra komunikabideen laguntzaz.

Ezertarako balio izan ez duen operazio horrek milaka euro balio izan ditu, eta hainbeste diru gastatzea baino hainbat gauza hobe direla saldu nahi izango digute orain. Harrigarria da, baina irtenbide guztiek behar dute diru asko balio duen obraren bat. Ez dakit zer gehiago egin behar diguten kaleak hartzeko, baina baliabide naturalak ukatzen ari zaizkigu. Ura ez da Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoarena: ura guztiona da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.