Onintza Enbeita.
BIRA

Ez eta bai

2022ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Ez dut zurekin hitz egin nahi-k esan nahi du ez dudala zurekin hitz egiteko gogorik. Ez gaude bakarrik, nahita atera gara bost neska-k esan nahi du ez dugula etxeko atea gurutzatu guregan taldea ikusteko gai ez direnekin egoteko. Ez dut larrutan egiteko gogorik esaten dudanean, da ez dudalako nahi, ez berriro galdetu diezadazun nahi dudala. Gaur ezetzek esan nahi du gaur ezetz, baina horrek ez du esan nahi bihar seguru baietz. Ez dut postura horretan probatu nahi da ez dudala justu horrela larrutan egin nahi; ez dauka nire irudimen gaitasunarekin zerikusirik. Ez dut lanetik kanpo zurekin gelditu nahi esaten dugunean esaten ari gara ez garela lagunak, lankideak baino ez garela. Ez ukitu nire ipurdia esaten badugu, da ez dugula nahi momentu horretan ukitzen ari zaigunak ipurdia ukitzerik. Ezpainetan ez badugu muxurik eman nahi da ez dugulako nahi, eta berdin dio zenbaterainoko modernitatea edo askatasuna erakusten duen zuregan zuk hala nahi dutenekin hori egiteak. Ez badugu kafe bat hartzeko geratu nahi, ez dugu nahi.

Barikutik aurrera bai esaten dugunean baino ez dugu esango baietz. Aurrerapen handia da, epailearen aurrean ea ezetz zenbat aldiz esan zuten esplikatu behar izan zuten emakumeen azalean jarrita. Edozelan ere, ez dezagun ahaztu ez ezetz dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.