Albistea entzun

BIRA

Basamortua

Onintza Enbeita -

2022ko abenduak 6

Pelikuletan oso ederra da basamortua: dunak eta hondar ekaitzak agertzen dira. Gure iruditerian artzain nomadak bizi dira desertuan, eta mendeek emandako jakintzaz bizirauten dute. Eremuak erakargarri egiten zaizkigu auto-karrerak telebistaz ikusten ditugunean, edo safariak egitera gonbidatzen gaituztenean. Bizitza errealean, ordea, basamortua leku gogorra da. Gehiago, zure lurretik bidali zaituztelako iristen zarenean. Ahaztu egiten zaigu askotan, baina saharar herriak Aljeriako basamortuan irauten du. Haiena ez den lur batean jarraitzen dute nazioarteko komunitateak gero eta ahaztuago dituela. Bost urteko lehorteari eutsi berri diote ezer ez dagoen eremuan. Tindufeko kanpamentuetatik beti ez da dunarik ikusten; ezta justiziarik ere. Gerrarik ez dagoela dioen Marokoko Gobernuak hainbat herritar hil ditu lotsaren harresiaren inguruan. Irabazi egingo dutela diote sahararrek hala ere; haien herrira itzultzeko bide bakarra bidean jarraitzea delako.

Iluntzeetan argi polita egoten da eremuak zeruarekin bat egiten duen lekuan. Ez da eusteko arrazoi nahikoa, jakina. Belaunaldi bitan ezin da gizarte oso bat desertura egokitu. Haren irudi hondartsu idealizatua desagerrarazten du saharar herriaren errealitateak. Eta, hala ere, herrien indarrean sinisteko arrazoia dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...