Albistea entzun

BIRA

Zikinak

Onintza Enbeita -

2023ko martxoak 29

Emakumeen arteko elkarrizketa normal batean geundela hasi ginen hilekoaz hizketan. Bakoitzak zer erabiltzen duen, zerekin sentitzen den eroso… Askotan gertatu zaidana gertatu zitzaidan: harritu egin ninduen jendeak zikinkeriaz hitz egiteak. Kopa zikina iruditzen zaie oraindik emakume askori, eta kulero xurgatzaileak zer esanik ez. Bakoitzak eraikiko du nahi duen harremana bere odolarekin, baina uste dut hondakinik sortu gabe bildu daitekeela odola zikinak izan gabe. Honetan ere, asko desikasi behar dugu, ordea.

Buruan sartu digute hilekoa zerbait oso zikina dela, eta normala dela min ematea, eta ezkutatu egin behar dugula, eta umorea aldatzen digula, eta esne gaina moztu egiten duela, eta ez dakit zenbat gauza gehiago. Hilekoa munduaren erdiak bere bizitzaren heren batean isurtzen duen odola da. Ez gehiago, ez gutxiago. Daukan garrantzia eman beharko genioke ezkutatu gabe, gorde gabe, zikin sentitu eta sentiarazi gabe, min ematen duenean zainduta eta bizitzaren zikloan zein odol beharrezkoa den ulertuta. Zikina zer den eta zer ez, gizartea arautzen duten arauetan definitzen da. Guk zikintzat hartzen dugun guztia ez da zikina, eta guk garbitzat hartzen dugun guztia ez da, jakina, garbia. Baditugu zalantzan jartzeko kontzeptu bi gehiago.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...