Onintza Enbeita.
BIRA

Zoriona

2023ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Psikologiarekiko errespetua erabat galdu da. Sare sozialak psikologiaz asko omen dakiten txoroz beteta daude, eta kokoteraino nago ahalegintzen banaiz nahi dudan guztia lortuko dudala esaten didatenekin. Gure eskuetan ez dauden gauza asko daude gure inguruan, eta borroka latz eginda ere lortuko ez ditugun gauza asko daude. Horrek ez nau sinisten ditudan gauzen alde lan egitetik aldenduko, baina ez nazazue engaina: gauza asko lortzetik urruntzen gaituzte egitura familiarrak zein sozialak, kapitalismoak eta patriarkatuak. Gibraltar pateran gurutzatu eta kalean aterkiak saltzen daudenak ez daude hor nahi zuten horilortzeko ahaleginik egin ez dutelako. Edo, esate baterako, ezetz esan dion neska bati ipurdia ukitzen ari dena, nahi duen hori lortzeko ahaleginean ari da bere ustez. Ezin dira mezuak hain erraz zabaldu, ezin da psikologia hain merke saldu zenbait kolektibo hain zaurgarri egin dituen mundu batean.

Ez naiz gauzak muturrera eramaten ari. Kontestualizatu gabeko aholkuek ez dute ezertarako balio; bestela, psikologoek taldeka hartuko lukete jendea beti. Zorionaren saltzaileak mundua mundu denetik aberastu izan dira, baina orain ez daukate karromato zaharrean herririk herri ibili beharrik. Instagramen kontua izatearekin nahikoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.