Albistea entzun

BIRA

Koherentzia

Onintza Enbeita -

2023ko maiatzak 26

Bisitariak abisatu gabe etortzen dira, eta salbaiak badira gehiago. Behin utziko oilotokiko atea zabalik, eta katajineta etorri da. Lehen errekuentoan hogei oiloren falta igarri dugu. Horietatik hamalau bertan utzi ditu bururik gabe, baina beste sei ere falta dira. Ez dakigu bakarrik etorri den, edo festa usainduta, lagunei abisatu dien. Gau bakarrerako, aberia handia egin digu, dena den. Etxean eztabaida sortu da orain: oiloak barrura sartu eta kaiolatan jarri, gauez eskopetarekin guardia egin... Zaila da aukera onak eta ez hain onak bereiztea berotan, baina hotzean pentsatuta, honetarako prest egon behar genuen. Naturan indartsuenak edo azkarrenak agintzen du: zu despistatzen bazara ere, haiek ez. Baserria norantza eraman eztabaidan hasten garenero botatzen ditudan mitinak kontuan izanda, ahizpa zaharrak arnasa sakon hartu du: «Bueno, biodibertsitatearen alde ere bagaude, ezta?». Halaxe da. Katajinetak ere bizi behar du, eta egin behar duguna da hura baino azkarrago ibili, gauetan atea ixterakoan despistatu gabe.

Oiloak kaiolatan sartzea errazagoa litzateke askoz, baina koherentziak gauza hauek izaten ditu. Zu loak hartzen zaituenean ere, ingurukoek esna jarraitzen dute kontraesanak non dituzun begira, eta gutxien uste duzunean burua kentzen dizute, katajinetak oiloei bezala.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...