andoni egana
HITZ ETZANAK

Lo?

2018ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Bat. Lehen orrikoa jo duzu begiz lehenengo. «Non a la discrimination linguistique» argi irakur daiteke aurrez aurre azaltzen den pankartan eta zeharkakoan «Brebeta eus» irakurtzera iritsi zara. Seaskako kolegioetako 80 ikasle, guraso eta irakaslek brebeta euskaraz egiteko eskaria eraman dute Akademiako Errektoretzara. Bi. Bigarren orrian «Ongi etorri errefuxiatuak» dioen pankarta berde ezaguna ageri da Bilboko udaletxearen aurreko elkarretaratzean. Hiru. Zazpigarren orrian, Kalera Kalera dinamikak deituta herenegun Iruñean presoen eskubideen alde eginiko manifestazioan, hainbat lagunek txartelak daramatzate eskuetan. Begiek doi-doi irakur dezakete «Mikel, Arantza, 834 Km». Lau. Orri berean, atzo Donostian LAB, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek deituriko elkarretaratzearen irudi bat dator: «Adostutakoa bete. Bidaiarien garraioa greban» dio pankartak. Bost. Hamazazpigarren orrian...

Egunkaria amaitu arte horrelatsu segi genezakeen. Ez da erabateko egia jendartea lozorroan bizi dela dioen esaera interesatua. Bordelen, Bilbon, Iruñean, Donostian... hizkuntza, errefuxiatuen egoera, presoena, lan baldintzak... egun berean, toki askotan eta arrazoi askorengatik, jende asko irten da kalera. Lo, ez gaude. Argazkietako pankartak lekuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.